ITZAMNA AKADEMIA | Bittor Sarasketa 2 | 20600 Eibar

943 25 50 01 | info@itzamnaakademia.net

  • w-facebook
  • w-tbird
  • w-googleplus

Artea

Artearen alor ezberdinak jorratzen ditugu: marrazketa, modelatzea, eskultura, ikusentzunezkoa, musika... beti ere adin eta maila ezberdinetara zuzendutakoak. Irakasleak adituak dira ikasgaietan (arte ederren adar ezberdinetan lizentziaruak, hain zuzen).  Adar guztiek amankomunean dute praktikotasuna lehenengo egunetik.

Arte ederrak

 

> Umeentzat   (10-12 urtera arte)

Sormena lantzeko klase eta tailerrak, eta marrazketan lehen pausoak (proportzioak, koloreak, perspektiba... ) material eta teknika ezberdinekin.

​> Gazteentzat   (10-12 urtetik aurrera)

Norberan tekniken hobetze eta artearen historian sartze klaseak. Klase guztiak teoriko-praktikoak izango dira, ikaslea estilo artistiko ezberdinak probatu, ulertu eta praktikan jartze aldera.

> Helduentzat

Mugimendu artistiko ezberdinei buruzko klase teoriko-praktikoak, artista ezberdinen pertzepzioa ulertzera bideratuak. Era berean, teknika (expresionismoa, impresionismoa, puntillismoa, kubismoa...) eta material (akuarela, akrilikoa, olio-pintura...) ezberdinak aztertuko direlarik.

Multimedia

Argazki eta bideo-irudien atzemate eta post-prozesatzean hastapen eta sakontze aldera zuzendutako klase teoriko-praktikoak: Canon 7D/5D Cinema, Photoshop, After Effects...

Musika

Maila eta adin guztietara zuzendutako kitarra klaseak ematen dira.

Metodo sinple eta praktikoarekin, lehen egunetik ikaslearen gustoko abestiak jotzen saiatuko gara.