ITZAMNA AKADEMIA | Bittor Sarasketa 2 | 20600 Eibar

943 25 50 01 | info@itzamnaakademia.net

  • w-facebook
  • w-tbird
  • w-googleplus

Hizkuntzak

Ikasleak hizkuntza giro partehartzaile, konstruktibo eta atseginean ikas dezala nahi dugu, ahal den neurrian bere zereginen jardueran topatuko dituen egoerak simulatuz.

Prozesua puntako baliabideekin langunduko da. Izan ere, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak, taldeko ikaskuntza eta hezkuntza tradizionalarekin uztartzen ditugu, formula bakoitzak dituen alde onak aprobetxatuz.

Partikularrak: Ikasleak interesa balu, banakako klase partikularrak ere ematen dira.

Ikasketa motak

Akademikoa​

Titulu edo diplomak lortzeko edota klaseko azterketak gainditzeko zuzendutako klaseak litzatezke. Proba hauek prestatzen laguntza eskainiko da, gramatika eta araudia berrikusten, azterketa ereduak zuzentzen... etab. 

 

Hala ere, ez da komunikazio pertsonala baztertuko, (ezinbestekoa hizkuntza bat ikastean) hitz-jarioa eta pronuntziazioa praktikan jarri eta zuzentzeko eta beste pertsonekiko kontaktua, adiskidetasuna eta motibazioa indartzeko.

Egunerokoa

Irakaskuntza proiektu hau hizkuntza ororen ikasketak duen helburuan eta ikasle guztiek lortu nahi duten horretan oinarrituko dugu: inguruarekiko komunikazio gaitasuna hizkuntza horretan.

Metodo honetan, egungo hiztegiari, egunerokoari, garrantzia berezia emango zaio. Baita erregistro idiomatiko ezberdinak bereizteko eta erabiltzeko ahalmenari ere, ikaslea bizitzako testuinguru ezberdinetan moldatu dadin.

Helburu nagusia (hizkuntzen araudi gramatikala ikasteaz gain) ikasleei garrantzitsuena eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko gaitasuna (hizkuntza eguneroko bizitzan erabiltzerako orduan) dela ikustaraztea izango da. Horrela era egoki eta eraginkor batean komunikatu ahal izango dira; elkarri eragiten, taldeko parte-hartzeari esker.

Txangoak

Ikasitakoa giro lasai eta naturalago batean (desberdina akademian eman daitekeenarekin) praktikan jartzeko, eta aldi berean ikasten jarraitzeko, aukerako txangoak antolatuko dira leku ezberdinetara, kulturarekin zein aisiarekin erlazioa izango dutenak.