Informatika
Informatika irakaskuntza hiru talde nagusitan banatzen da, bakoitzaren mailaren arabera. Eskainitako kurtso denek metodologia aktibo eta praktikoa erabiltzen dute lehen egunetik, ikaslea motibatzeko bere aurrerapena ikustean; eta, horrekin batera, era autodidakta batean ikasten animatzeko.



Oinarrizko maila
Oinarrizko informatika irakasten da, adin guztietara zuzenduta. Ordenadore bat zer den, zertarako eta zelan erabili daitekeen, zelan egokitu dezakedan nire beharretara…
> Ordenagailu bat erabiltzen ikasi. Dokumentuak idatzi, inprimitu edota eskaneatu, argazki eta bideoak ikusi, kopiak egin, CD eta DVDak grabatu, artxiboak antolatu…
> Internet erabiltzen ikasi. Nabigatzaileak erabili, informazio bilatzaileak, egunkari eta berri emaileak, entziklopediak, tren eta hegazkin bileteak, e-mailak, sare sozialak, bideo-konferentziak…
> Mekanografia. Teklatua ikusten egon barik idazten ikasi. Denbora aurreztu eta zure trebezia hobetu.
> Umeentzako informatika. Jolasten ikastea (bai material didaktikoa bai ordenagailuaren erabilera ere) da helburua. Software desberdina erabiltzen da, adin eta behar bakoitzara egokituz.
Tarteko maila
> Ordenagailu bat erabiltzen ikasi. Softwarea instalatu (sistema eragileak, programak, antivirusak…), administrazio lanak burutu, oinarrizko hardwarea ezagutu, ofimatika, argazki eta bideo edizioa…
> Internet. Etekin guztia atera Interneti. Web-orriak sortu, blogak, FTP protokoloa erabili…
> Ofimatika. Testu prozesagailuak, kalkulu-orriak, datubaseak, diapositiben aurkezpenak… erabiltzen ikasi.
> Mekanografia. Hobetu zure pultsazio abiadura. IT Txartelaren azterketarako prestaketa.
> Oinarrizko bideo edizioa. Zure bideo propioak sortu. Muntatu, ukituak eman, sartu efektuak, audioa, musika...
> Oinarrizko diseinu grafikoa. Argazkien berrikupen eta marrazketa bektorialeko programen nozio basikoak, zure diseinu propioak egiten hasteko.
Maila profesionala
> Ofimatika. Ofimatika programak maila profesionalean ezagutu eta erabiltzen jakin. IT Txartela ateratzeko prestaketa.
> Odenadorez lagundutako Diseinua (CAD) eta Mekanizazioa (CAM). Domina itzazu ordenadorez lagundutako ingeniaritzarako programak.
> Argazkien berrukipen programak. Kurtso aurreratuak, edozein lan profesional mota egin ahal izateko argazki, kartel eta era guztietako irudiekin.
> Marrazketa bektoriala. Ikasi diseinu profesional propioak egiten: logoak, web orriak, kamisetak...
> Bideo edizioa. Bideoak modu profesional batean egiteko. Muntaiak, efektu bereziak, bideoklipak, film laburrak, aurkezpen bideoak...