ITZAMNA AKADEMIA | Bittor Sarasketa 2 | 20600 Eibar

943 25 50 01 | info@itzamnaakademia.net

  • w-facebook
  • w-tbird
  • w-googleplus

Akademiaren filosofiaren zertzelada batzuk:

> Eskaintza zabala (klase partikularrak, informatika, hizkuntzak, marrazketa, argazkilaritza, tailerrak…) eta irekia (guregana etortzen eta zer ikastea gustatuko litzaizuken esatera animatzen zaitugu… baita klaseak ematera ere, gairen batean irakasle sentitzen bazara eta interesgarri edo erabilgarri ikusten baduzu).

> Kalitatezko irakaskuntza. Irakasleak adituak dira eskaintzen dituzten gaietan. Formakuntza eta esperientzia zabala pilatzeaz gain, gazteak izanda, garai, metodologia eta teknologia berrietara egokituta daude.

 

> Adin guztietako jendeari zuzenduta… bizitza etengabeko ikasketa modura ulertzen dugulako.

> Software askean eta copyleft lizentzietan oinarritzen gara, elkartrukea aberasgarria irizten diogulako.

> Hobekuntza jarraitua. Gurea egiten dugu John Cotton Danaren esaldia: “Who dares to teach, must never cease to learn” (“Irakastera ausartzen denak inoiz ezin dio ikasteari utzi”).

...ametsetatik errealitatera...

Itzamna Eibarren jaio den akademia berria da, ikasketa metodoei freskotasuna eman nahi diona. Izena Amerikako maien jakinduriaren jainkotik maileguan hartuta, eskaintza akademiko zabala eta irekia eskaintzen du.​

 

Proeiktua prestakuntza handiko eta adar ezberdinetatik elkartutako Eibarko hiru gaztek osatzen dute, lantalde irekia izanda kide edo kolaborazio berriei.

1/3

Gure historia