1/3

​...ametsetatik errealitatera...

​​Gure historia

Itzamna Eibarren 2012 urtean jaiotako akademia da, izena Amerikako maien jakinduriaren jainkosatik hartuta, eskaintza akademiko zabala eta irekia eskaintzen duena.​

Akademiaren filosofiaren zertzelada batzuk:

> Eskaintza zabala (klase partikularrak, informatika, hizkuntzak, marrazketa, argazkilaritza, tailerrak…) eta irekia (guregana etortzen eta zer ikastea gustatuko litzaizuken esatera animatzen zaitugu… baita klaseak ematera ere, gairen batean irakasle sentitzen bazara eta interesgarri edo erabilgarri ikusten baduzu).

> Kalitatezko irakaskuntza. Irakasleak adituak dira eskaintzen dituzten gaietan. Formakuntza eta esperientzia zabala pilatzeaz gain, gazteak izanda, garai, metodologia eta teknologia berrietara egokituta daude.

 

> Adin guztietako jendeari zuzenduta… bizitza etengabeko ikasketa modura ulertzen dugulako.

> Software askean eta copyleft lizentzietan oinarritzen gara, elkartrukea aberasgarria irizten diogulako.

> Hobekuntza jarraitua. Gurea egiten dugu John Cotton Danaren esaldia: “Who dares to teach, must never cease to learn” (“Irakastera ausartzen denak inoiz ezin dio ikasteari utzi”).

ITZAMNA AKADEMIA | Karmen kalea 3 | 20600 Eibar

943 25 50 01 | info@itzamnaakademia.net

  • w-facebook
  • w-tbird
  • Blanco Icono de Instagram
IMAGO_WHITE.png