ITZAMNA AKADEMIA | Bittor Sarasketa 2 | 20600 Eibar

943 25 50 01 | info@itzamnaakademia.net

  • w-facebook
  • w-tbird
  • w-googleplus

Klase partikularrak / Etxekolanak

Lehen hezkuntzatik hasita eta unibertsitate mailarainoko klase partikularrak ematen dira; beti ere ikasle baikotzaren beharrei egokitutakoak, noski. Talde txikiak izango dira (5 ikasle gehienez) eta ahal den neurrian, adin eta ikasgai desberdinetan antolatutakoak, errendimendua optimizatzeko ideiarekin.

Partikularrak: Horrela nahi izanez gero, banako klase partikularrak (ikaslea irakaslearekin bakarrik) ere ematen dira, eskaintzen diren edozein mailatan.

Lehen hezkuntza​ (LH)

> Ikasgai guztien errefortzu klaseak.

Matematika, natura, euskara, gaztelania, ortografia... etxekolanak oro har egiten laguntzen dugu.

> Ikasketa metodoak

Ulermena lantzeko ariketak zein ikasteko teknika eta izan beharreko ohiturak lantzen dira.

> Euskara eta ingelesa

Metodologia partehartzaile eta atseginean euskara zein atzerriko hizkuntzak (ingelesa batez ere, baina beste batzuen zertzeladak ere) lantzen dira.

DBH eta Batxilerra

> Errefortzu klaseak

Ikasgai​ teknikoen (marrazketa, matematika, fisika, kimika...) eta hizkuntzen (euskara, ingelesa) errefortzu klaseak.

> Euskara

EGA eta beste hainbat titulu eskuratzeko gainditu beharreko azterketak prestatzeko klase partikularrak.

> Ingelesa

First, Advance... eta beste hainbat titulu eskuratzeko gainditu beharreko azterketak prestatzeko klaseak.

Moduluak eta Unibertsitatea​

> Unibertsitate eta graduetako sarbide probak

​Hainbat mailatako sarbide probetarako azterketak prestatzeko klaseak ematen ditugu, ikasgai teknikoetan.

> Unibertsitate mailako partikularrak

  > Marrazketa teknikoa
  > Mekanika (estatika, zinematika, dinamika...)

  > Materialen erresistentzia
  > Aljebra
  > Kalkulua
  > Elektronika (analogikoa eta digitala)
  > Kimika